'Andrekale' ikus-entzunezkoaren dvd-a banatuko zaie parte hartu zutenei igandean

DV HERNANI.

2015ean grabatu zen 'Andrekale' ikus-entzunezkoa, Komanditario Berriak ekimenaren bidez. Kalandria taldeak, ikus-entzunezko honen bidez, «emakumeek espazio publikoan duten presentziaren inguruan hausnarketa bultzatu nahi zuen, emakumeen ikusgarritasun eza salatuz». Grabaketan 200 emakume inguruk hartu zuten parte.

Emakume hauei guztiei eskerrak emateko eta egindako lana aitortzeko asmoz, grabazioan parte hartu zutenei ikus-entzunezko honen dvd bana banatuko zaie. Banaketa igandean, Andre kalean bertan postu bat jarriko da 13:00etatik 14:00etara.

Fotos

Vídeos