Alboka Topaketa gaur amaituko da Bidaia taldearen kontzertuarekin Milagrosan

HERNANI.

Aurtengo Alboka Topaketaren 24garren edizioa modu berezian bukatuko da, Bidaia taldearen kontzertuarekin. Arratsaldeko 18:30ean aurkeztuko dute 'Hitza' diska berria, Milagrosako kaperako emanaldian.

Mixel Ducau eta Caroline Phillips Parisen ezagutu ziren eta elkarrekin Bidaia taldearen soinu paregabea sortu zuten eta Matthieu Haramboure eta Fred Faurekin osatzen da taldea. Hemengo melodiekin eta ohiko dantzen doinuetan oinarrituta, munduko beste soinuekin aberastu dituzte. Amets Arzallus, Aitor Sarasua, Daniel Landart eta Xabier Amuriza olerkarien hitzekin bederatzi abesti eta tema instrumental bat sotu dute. «Euskal Herriko sustraietatik, munduko kultur ezberdinetara, elkarrekin asma dezagun bidaia», diote taldetik.

Fotos

Vídeos