Akolako saroiak ezagutzeko irteera antolatu Gipuzkoako Parketxe Sareak

DV HERNANI.

Bigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Parketxe Sarea, Europako Kontseiluak eta Europako Batzordeak antolatutako Ondarearen Europako Jardunaldietan parte hartzera ba-tzen da. Aurtengoan 'Paisaia' izango da hizpide eta Aiako harriko 'paisaia kultural' bezala ezagu-tzen dena nola eratu den ezagu-tzera emango da. Horretarako, Gipuzkoako Parketxe Sarea fundazioak ibilaldi gidatua antolatu du larubaterako Akolako saroiak ezagutzeko. «Saroiak aziendak gaua igarotzeko babesleku irekiak dira, baldintza egokiengatik aukeraturiko guneetan daudenak. Haien jatorria behin betiko argitzeko dagoen arren, pentsa daiteke bat baino gehiago gizakiak antzinatik baliaturiko eremuetan daudela, jarraikortasuna egon dela eremu horien ustiapenean aspaldidanik. Gutxi dira Euskal Herrian, Akola inguruan adina saroi hain ongi gorde dituzten alderdiak. LM Zaldua Etxabe adituaren eskutik entzungo ditugu azalpen guztiak.

Ibilbidearen zailtasuna baxua izango da, baina mendiko oinetakoak eraman beharko dira. 12 urte gorakoentzat pentsatutako irteera da eta 5 euro ordaindu beharko dira. Erreserba egitea beharrezkoa izango da eta horretarako 943 495069 edo 688-895068 telefonoetara deitu edo arditurri@gipuzkoamendizmendi.net helbidera idatzi.

Topagunea Hernaniko Larregain sagardotegiko aparkalekua izango da larunbatean. Ibilaldia 10:00etatik 14.00etara.

Fotos

Vídeos