Akarregiko oinezko bidean presentziazko detektagailuak dituen led argiteria jarri da

DV HERNANI.

Akarregiko gasolindegitik azken errotondara doan oinezko bidegorri osoa aldatu dela adierazi dute Udaletik, baita bertara ematen duten oinezko bideena ere.

Akarregiko oinezko bideak 750 metroko luzera du. Bertan sodiozko argi puntuak zeuden eta orain presentziazko detektagailuak barnean dituzten led teknologiako argiekin ordezkatu dira zaharrak. «Argi mota horri esker bi helburu nagusi lor-tzen dira: batetik, argi txuriek segurtasun sentsazioa ematen dute eta kutsadura luminikoa murrizten da. Bestetik, energetikoki A kalifikazioa lortzen da eta aurrezpen energetikoa %75koa da», azaldu dute.

Detektagailuei esker gainera, «argiteri publikoa martxan jartzerakoan luminariak haien potentzia mailaren %50ean jartzen dira martxan (oso kontsumo baxua) eta pertsonaren bat detektatzen duenean, luminariak berak %100era igotzen du potentzia. Luminaria bakoitzak presentziazko detektore bat dauka integratua».

Bide horretako argi zaharrak ordezkatzeaz gain, leku ilunetan puntu berriak jarri dituzte udal langileek. Horren ondorioz, kableatu berriak eta zirkuitu elektrikoak moldatu behar izan dira. Obra osoaren kostea 37.118 eurokoa izan da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos