Diario Vasco

Energia Iraunkorrerako Plangintza ia prest

  • Ingurumen zinegotziaren hitzetan «iazko azaroan hasi ginen proiektu honekin eta hilabete honetan bukatzea espero dugu»

¡Semillas, macetas, herramientas y mucho más!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 70%

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Hernaniko Udalean «buru belarri gabiltza» energia eredu iraunkorragoa lortu nahian. Honela, alde batetik, iazko azarotik lantzen ari da Energia Iraunkorrerako Plangintza, negutegi efektuari aurre egiteko Europar Batasunak ezarritako ekimen baten harian. Eta Plangintza horrekin lotuta, Energia Astea antolatu zen herrian. «Energia Aste hau Udalean eskuartean dugun Energia Iraunkorrerako Plangintzarekin lotuta zegoen. Iazko azaroan hasi ginen plangintza hori lantzen eta hilabete honen bueltan bukatzea espero dugu», nabarmendu zuen Mattin Aldaia Ingurumen zinegotziak. Aldaiak gogorarazi duenez, «herri batek duen edo nahi duen jendarte mota eredu energetikoarekin erabat lotuta dago. Gainera, energiaren sektoreak izugarrizko eragina du ingurumenean eta energia ereduaren arabera lortuko dugu ala ez garapen sozio-ekonomikoaren eta ingurumenaren arteko oreka». Arduradunek gogorazi zutenez, Hernaniko Udala 2005ean hasi zen garapen iraunkorreko udal plangintza lantzen. Urte horretan Udalsarea 21ean sartu zen eta 2006an udalbatzak Hernaniko Tokiko Agenda 21eko lehenengo Ekin-tza Plana onartu zuen. «Hernani udalerri aitzindaria izan da garapen iraunkorreko udal plangintza modu aktiboan kudeatzen». 2007an, berriz, Ekintza Planaren urteroko ebaluazioa egiten hasi zen. Eta lau urte geroago, 2011an, Berotegi Efektuko Gasen (BEG) inbentarioa kalkulatu zen lehen aldiz, udalerriak eta udalak, erakunde bezala, klima aldaketari egiten dion ekarpena neurtuz.

«2013an, Hernaniko Tokiko Agenda 21eko lehenengo Ekintza Planaren indarraldia amaituta, Hernaniko Iraunkortasun Diagnostikoa egin zen. Urte berean onartu zen Hernaniko 2013-2020 Iraunkortasun Ekintza Plana. Eta pasa den 2016ko azaroan, Energia Iraunkorrerako Plangintza lantzen hasi ginen», azaldu zuten Udaletik.

Oinarriak

Energia Iraunkorrerako Plangintza ez da egun batetik bestera sortutako kontua. «Europar Batzordeak plazaratutako Energiaren inguruko Alkateen Ituna da Udala lantzen ari den plangintzaren oinarria. Horren planteamendua da mundu osoan negutegi efektuari aurre egin nahi badiegu, politika koordinatua egin behar dela, herrialdeen gobernuetatik hasita eta udaletaraino», azaldu zuen Aldaiak.

Itun horrek 2030ari begira helburu batzuk ezartzen ditu: energia eskaera murriztea, energia berriztagarrien erabilera areagotzea eta CO2 isurketak murriztea.

Plan hori osatzeko lehen urratsa da Udal egoitzetan energia kontsumoaren diagnosia eta isurketen azterketa sakona egitea: argiteria publikoan, udal eraikinetan, mugikortasun iraunkorra eta garraioan, eskaintzen diren zerbitzuetan, etxebizitzen kontsumoan... Diagnosia egin ondoren, eremu bakoitzari dagozkion helburuak ezarriko dira, hau da, zenbateko murrizketa egin dezakegun isurketetan eta energiaren kontsumoan arlo bakoitzean. Eta azken urratsa izango litzateke helburu horiek lortzeko ekintzak eta bitartekoak jartzea. «Herritarrei prozesu horren berri emango diegu eta fase bakoitzaren emaitzak eta erabakiak plazaratuko ditugu», jakinarazi duen Ingurumen zinego-tziak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate