Diario Vasco

Sarrerak agortuta, gaur ospatuko da 'Bertso Gutiziak' saioa BCCn

Aste honen hasieran agortu ziren Kronikak antolatutako 'Bertso Gutiziak' saiorako sarrerak eta gaur izango da hitzordua Basque Culinary Centerren, 19:00etan hasita. Hasteko, bertso saioa izango da, eta ondoren, jatekoa.

Maila haundiko bertso saioa eskainiko dute lau bertsolarik: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Unai Agirre eta Iker Zubeldia igoko dira taula gainera, BCCko aretoan. Aitor Mendiluze ariko da gai-jartzaile lanetan.

Eta bertso saio ederrari jarraipen bikaina emateko, gutiziei egingo diete bidea. Mokadu goxoak prestatuko dituzte BCCko ikasleek, zapore eta koloreekin jolastuz eta berrituz. Gutizia bereziz osatutako afaria izango da, eta afaltzeko modua ere, ez da ohikoa izango. Hainbat gunetan jarriko dituzte jana eta edariak, eta jendeak postuz postu afalduko du, plater berriak zerbitzatzen doazen heinean; eta bide batez, solasean aritzeko ere aukera paregabea izango dute.

Gogoratu Kronikak bueltarako autobusa jarri duela eta 23:30ean aterako da BCCtik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate