Diario Vasco

Gaur amaitzen da epea hilaren 23an izango den Mintzodromoan parte hartzeko

Otsailaren 23an izango da Mintzodromoa Biterin, Udal Euskaltegiak antolatuta, bi txandatan; 10:00etan eta 19:00etan. Eta bertan parte hartzeko, gaur arte dago aukera. Horretarako, 943 331896 telefonora deitu, edo euskaltegi@hernani.eus helbide elektronikora idatzi beharko da.

«Une atsegin bat pasatzeaz gain, helburuak dira: euskara ikasten ari direnak euskaraz hitz egitera animatzea; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi duenari aukera horiek ematea; euskalduna izan arren, ohituraz euskara gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken batean, elkarrekin euskaraz aritzea», adierazi dute antolatzaileek.

Aurten ere, azkeneko aldian bezalaxe, Biteri Kultur Etxean egingo da, goiz eta arratsaldez. «Euskara ikasten ari bazara, edota ikasi bai, baina gehiegi egiten ez baduzu, aukera ederra duzu praktikan jartzeko; egunerokoan euskaraz egiten baduzu ere animatu, oso aberasgarria da eta dakizuna ikasten ari direnekin konpartitzea».

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate