Diario Vasco

Saskibaloiko sei partida jokatuko dira asteburuan

Asteburu honetan 6 partida jokatuko dira saskibaloian. Hasteko Hernani infantilen neskak Donostian jokatuko dute gaur Santo Tomas Lizeoaren aurka. Arratsaldean, bi partida Hernaniko Kiroldegian. 16:45ean senior mutilek Arrasate Mondragon Unibertsitatea izango dute arerio bezala. Geroxeago, junior mutilek bigarren fasea hasiko dute arerio oso gogor baten aurka, Cafes Aitona Askatuak.

Iganderako beste hiru lehia. Infantil mutilek Erroibideko Irun kontra jolastuko dute eta Junior neskek Donostian Cafes Aitona Askatuak B kontra. Bukatzeko, bi kadete taldeen artean derbi bat jolastuko da Hernaniko kiroldegian.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate