Diario Vasco

'Bide bazterretan bila' zikloaren barruan, lehenengo dokumentala izango da gaur Biterin

Lagun batzuek margotu zuten mural bat Tilosetan.
Lagun batzuek margotu zuten mural bat Tilosetan. / JUANFER
  • 'Indomables. Una historia de mujeres libres' da gaurko proiekzioaren izenburua

Gaur, bihar eta ostegunean hiru dokumental proiektatuko dituzte Biteri Kultur Etxean, 19:00etan hasita. Bertan emanaldi bakoi-tzean eskainiko den dokumentalaren zuzendariarekin solasteko aukera izango da. Duela hamar urte 'Bide bazterretan bila-Buscando en las cunetas' errepresio frankistari buruzko dokumental ziklo bat antolatu zuten Karbonerako etxe okupatuan. Joan den irailean 80 urte bete dira indar faxistak Hernanin sartu zirela, eta oraingoan, 'Bide bazterretan bila (1936-2016) Oroimena proiektatuz' izenburu duen lau eguneko programazioa antolatu dute.

Zikloa igandean hasi zen eta gaurko proiekzioa gauzatuko da Biterin, 'Indomables. Una historia de mujeres libres', Juan Felipek zuzendutako dokumentala.

Igandean oroimena etorkizunaren giltza dela gogoratu duen mural bat margotu zuten bitartean, musika zuzenean, gaztain erreak eta aurtengo sagardoa dastatzeko aukera izan zuten Tilosetan hurbildu zirenek.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate