Diario Vasco

Hernani Erabakiko bi proposamen gauzatu ditu Udalak

Sorgintxulotik Galarretara doan bidean argiztapen berria eta Santa Barbaran egindako horma.
Sorgintxulotik Galarretara doan bidean argiztapen berria eta Santa Barbaran egindako horma.

Hernani Erabakiko 2016ko parte-hartze prozesuan herritarrek erabakitako beste bi proposamen burutu ditu Udalak.

Batetik, Sorgintxulo-Garaiarretik Galarretarako ibilbidearen argiztapena-berritzea zen proposamena eta horixe egin du Udaleko Zerbi-tzuetako Sailak. Obra honen kostua 15.232 eurokoa izan da.

Bestetik, Santa Barbara auzoaren sarrerako aldapan (harrobi bidean) lur-jauziak ekiditzeko harrizko euste-horma bat eraikitzea proposatu zuten herritarrek iazko prozesuan. Horixe ere egin berri du Udalak.

Obra honen kostua 8.065 eurokoa izan da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate