Borrar
Urgente Pradales, agredido con un espray de pimienta en Barakaldo

'Eutsi Euskarari' egitasmoaren bigarren txanda aldaketa Biterin

Ekitaldia arratsaldeko 18:00etan izango da kultur etxean eta bertan konpromisoa hartuko dute herriko hainbat taldek

PPLL

Miércoles, 2 de noviembre 2016, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gaur, azaroaren 2an, egingo da 'Eutsi Euskarari' egitasmoaren bigarren txanda aldaketa, Biteri kultur etxean. Datorren aste osoan soilik euskaraz jarduteko konpromisoa hartu dute Ttarla dan-tza taldeak, Arraun elkarteak, Atletismo taldeak, Haur Eskolako hezi-tzaileek, lagun koadrila pare batek eta zenbait herritarrek, guztira 80 lagun inguruk. Horiek jasoko dute lekukoa, aterki moreak, aste honetan egitasmoan parte hartu duten herriko elkarteengandik: Inmakulada ikastetxeko gurasoak eta irakasleak; Udaleko EH Bildu taldea; CDH futbol elkartea; Hernanin Zero Zabor Elkartea; Urumea bailarako koadrila; gazte koadrila; Irrixola aisialdi elkartea zein banaka izen eman duten beste herritar batzurengandik.

'Euskara ari du Hernanin' taldekoek antolatutako ekimenean parte hartzeko aukera zabalik da oraindik. Esan bezala, hainbat hernaniarrek eta herriko zenbait elkartek eguneroko harremanetan euskara erabiltzeko erabakia hartu dute, txandaka azaroaren 26ra arte.

Txapa jantzi eta ahal duten aukera eta une guztietan euskaraz arituko dira. Norbanako edo talderen batek ekimenean parte hartzeko gogoa baldin badauka izena eman dezake, Doberan, AEK-n, edo euskaraariduhernanin@gmail.com helbide elektronikoan.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios