Diario Vasco

Euskara ari du egitasmoa jarri zuten martxan atzo ekitaldi batekin

Plaza Berritik atera eta gero, Kaxkoan zehar ibili ziren atzo partehartzaileak.
Plaza Berritik atera eta gero, Kaxkoan zehar ibili ziren atzo partehartzaileak. / JUANFER

Plaza Berrian atzo eman zitzaion hasiera Euskara ari du egitasmoari. Plaza Berritik abiatuta, kale buelta bat egin zen Kaxkoan zehar. Lau txokotan musikariak aritu ziren atzo: Guria tabernaren aurreko aldea, Ezkiaga pasealekua, Andre kale eta Karkaba arteko txokoa, eta Kixkal eta Garin tabernen arteko izkina. Geldialdi horietako bakoitzean testu labur bat irakurri zuten antolatzaile eta partehartzaileek eta pieza bat jo zuten bertan zeuden musikariek. Musika eskolako musikariak izan ziren parte hartu zutenak: txistulari, trikitilari, saxofoijole edota bandakoak.

Dagoeneko 300 lagunetik gora daude izena emanda Euskara ari du egitasmoan parte hartzeko. Astebeteko konpromisoak hartu dituzte. Konpromisoa da aste horretan euskaraz aritzea ahalik eta leku gehienetan eta jende gehienarekin.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate