Diario Vasco

Lehen mailako patinatzaileak gaur izango dira Tilosetan Patin Festan

  • Ainhoa Galdeanok eta Laura Muñozek Hernanin erakutsiko dute bere trebetasuna

Mugikortasun Astearen baitan, gaur Hernaniko Patin Festa guztiontzat antolatu dute, haur, gazte eta helduentzat. Goiz osoan zehar Tilosetan izango da. Goizeko hamar t'erditan Tilosetako pilotalekuan izango da elkartaratzea. Hamaiketan umeentzako patin jolasak gauzatuko dira eta ordu berean, 9 kilometroko patin ibilbidea martxan jarriko da HerAnnaniko bidegorri eta errepideetatik zehar, azken hau udaltzainen laguntzarekin.

Horretaz gain, partaideentzako hamaiketakoa izango da eta 12:30etik aurrera, modalitate desberdinetako goi mailako erakustaldia eskainiko da. Erakustaldian, bertako patinatzaileekin batera, Europa eta mundu mailan beraien modalitateetan hoberenetarikoak diren bi patinatzaile izango ditugu: Ainhoa Galdeano arrigorriagatarra. Hauek dira bere garaipenak: Lerroko irristaketa artistikoan: 2013, 2014 eta 2015ean Munduko txapelduna helduen mailan. Bestea, Laura Muñoz Ezquerra, Astigarragan bizi den 35 urteko gaztela-leondarra, Goi Mailako kirolari izendatu dute aurten, Espainiako Freestyle selekzioaren partaidea da eta oraintxe bertan hamabost egun barru jokatzen den Europako txapelketa prestatzen ari da.

Laburbilduz hauek dira praktikatzen dituen bi probatan lortutako markak: Ranparik gabeko saltoan: 2014, 2015 eta 2016ean Espainiako txapelduna; 2015ean Italiako Mundialean zazpigarren. Speed Slalom: 2015, 2016an Espainiako txapeldun; 2016an Munduko Kopan bederatzigarren.