Diario Vasco

'Euskara ari du Hernanin' egitasmoa, gero eta indartsuagoa

Herriko eragile askok hartzen du parte 'Euskara ari du Hernanin' egitasmoan, eta aurkezpenean ere bai.
Herriko eragile askok hartzen du parte 'Euskara ari du Hernanin' egitasmoan, eta aurkezpenean ere bai. / JUANFER
  • Aurten formula berri bat erabili nahi da eta urrian eta azaraoan jarduera bat baino gehiago gauzatuko dira herrian, hizkuntza areagotzeko

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

¡Moda para hombre y mujer a precios inmejorables!

Hasta 90%

La marca Denim italiana de moda

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda infantil con sus personajes favoritos

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Renueva tu comedor con muebles de diseño

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

La mejor selección de productos para mantener tu hogar organizado

Hasta 70%

Joyería y relojería de tus marcas favoritas

Hasta 70%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Laugarren urtez jarriko da martxan Hernanin euskara ari du egitasmoa. Aldi bakoitzean ekitaldi eta jarduera desberdinak antolatu izan dituzte herrian abendu hasieran euskararen egunaren bueltan. Jarduera desberdinak, baina helburu bera beti: herrian euskara gehiago erabiltzea. Aurten erronka handi samarra jarri dute. «Urrian eta azaroan euskaraz bizi nahi dugu» esaten dute eta asmoa da herritarrak astebetez (gutxieneko epea) euskaraz hitz egitea bere egunerokoan (etxean, lantokian, dendan, kirol taldean, tabernan, koadrilan...).

Horretarako elkarteak, taldeak eta norbanakoak gonbidatuko dituzte astebeteko konpromisoak har-tzera. Urriaren 15etik azaroaren 26ra bitartean, sei astez, hernaniarrak ahalik eta euskara gehien erabiltzera gonbidatuko dituzte antolatzaileek. «Euskaldunak, euskaraz hitz egiten dakitenek eutsi egin behar diote euskarari, ahal duen guztietan euskaraz egin eta behar beharrezkoa ez bada, ez pasa gaztelaniara».

Ulertu bai baina hitz egiteko gauza ez direnak edo erraztasunik ez dutenak, ulertzen saiatzea nahi dute. «Horixe eskatuko diegu, ahalegindu daitezela ulertzen, eta ez eskatu euskadunari gaztelaniara pasa-tzeko», azpimarratzen dute. «Uler-tzen ez duenari, pazientziaz entzuteko eskatuko diogu eta gero eska-tzeko argibide gehiago berak uler-tzen duen hizkuntzan».

Antolatzaileek lortu nahi dutena da konturatzea ohiturak alda- tzea ez dela hain zaila, uste baino jende gehiagok dakiela edo uler- tzen duela euskaraz herrian, «dakigunok egiten badugu, ez dakitenek errazago ikasiko dutela eta euskara erabiltzeko aukera handiagoa izango dutela» eta konturatzea keinu txiki honekin aldaketa handia eragin dezaketela Hernanin.

Eta hori dena girotzeko, hitzaldi sorta bat eta tailer bat antolatu dituzte urriaren lehen hamabostaldirako, urriaren 3tik 15era bitartean.

«Arituak eta adituak izango ditugu hitzaldi horietan; teoria eta praktika uztartu nahi izan ditugu. Ohituren aldaketaz, ahalduntzeaz, hizkuntza eskubideez zeresana duten pertsonak eta ohitura aldatzea lortu duten ikasleak; edota Hernanin egingo dugunaren antzeko ekimenak egin dituzten beste herritar batzuk, Bilbo nahiz Donostia aldekoak».

Hitzaldi sorta amaitzeko, TELP tailerra antolatuko da, urriaren 15ean, larunbatarekin. «Egin nahi dugun ariketa egiteko, euskaraz bizitzeko, estrategiak eta baliabideak eskuratzeko tailerra izango da». Egitasmoan parte hartuko duten pertsona batzuk (20-25 laguneko taldea izango baita) ikasiko dute nola egin aurre aldaketa horretan sortuko diren egoera korapilatsu edo ezezagunei.

Urriaren 15ean, baita ere, eguerdian, emango zaio hasiera sei asteko egitasmoari, plaza Berrian.

Egitasmoa prestatzen ari den lantaldea hasi da, dagoeneko, harremanetan jartzen talde eta elkarteekin parte hartzera animatzeko. Izena emateko epea irailaren 26tik urriaren 14ra irekita egongo da eta aukera ugari daude egiteko: telefonoz, e-mailez, aurrez aurre... Helbide elektronikoak: dobera@dobera.eus; euskaraaridu@gmail.com edo euskaraariduhernanin@gmail.com. Telefonoak: 943332799 (Dobera); 943 557801 (AEK). Aurrez aurre: Doberan edota AEKn (Larramendi kalea 11). Antolatzaileek ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi dute.