Diario Vasco

Giro ederra atzo Euskal Jaietan

Gazteek aukera izan zuten atzo gozatzeko, bai herri kirolekin bai musika jotzen eta entzuten. Trikitilari eta panderojoleek herriko kaleak alaitu zituzten.
Gazteek aukera izan zuten atzo gozatzeko, bai herri kirolekin bai musika jotzen eta entzuten. Trikitilari eta panderojoleek herriko kaleak alaitu zituzten. / ARGAZKIAK: JUANFER
  • Nahiz eta eguraldia ona ez izan, herriko bizilagunek aprobetxatu zuten antolatutako egun berezia

Eguraldia ez zen ona izan atzo, baina jendeari berdin zi-tzaion. Euskal Jaiak ziren herrian eta egitarau zabala zegoen antolatuta gozatzeko.

Gaur jarduerak bakarrik goizean zehar gauzatuko dira, baina erakargarriak dira herritarrentzat. Sagarraren eta Sagardoaren eguna izango da Gudarien plazan, Euskal Jaien baitan. Eguna goizeko 9:00etan hasiko da, diana txistulari bandarekin. Bi ordu geroago Gudarien plazan bertan sagardo dastatzeko aukera egongo da. Eguraldia laguntzen badu, giro ederra biziko da.

Ezkiaga pasealekuan pilota partidak jokatuko dira 11:30ean eta aurtengo Euskal Jaiak amaituko dira trikitixa txapelketarekin. Hernaniko bost musikarik hartuko dute parte: Eider Tolosa, Lierni Tolosa, Elaia Diaz, Alazne Balenciaga eta Araitz Elizalde.