Diario Vasco

Euskaltalunya Sound Reggae-rap jaialdia gaur Atsegindegi plazan

Euskatalunya Sound Festival Hernanin ospatuko da gaur, hain zuzen Atsegindegi plazan. Reggae-rap musika jaialdia izango da Hernanikoa.

Orain dela bi urte bi gazte ezagutu ziren Euskal Herrian. Bata euskalduna eta bestea kataluniarra. Ezagutu zirenetik konturatu ziren biek pasio bera zutela, reggaea. Horrela hasi zen gaur egun egi bihurtu den ametsa.

Zerbait gehiago egin nahi zuten reggae sentimendua bultza-tzeko, benetan inpaktua edukiko zuen zerbait, eta Euskatalunya Sound Festival abenturari ekin zioten. Orain abenturako punturik gorenena iristear da. Bi gazteak, proiektu honetan sinisten zuten pertsona gehiagoren laguntzaz, musika talde kataluniar eta euskadunez osatutako musika jaialdi bat antolatu dute, beraien ametsari hasiera emanez.

Jaialdia Atsegindegi plazan arratsaldeko 8:00etan hasiko da. Hasteko Sua Sound+Akerjenbe Sound Sistema izango dira protagonistak. Gaueko 9:30ean MG Bandaren txanda izango da eta gero, 23:00etan, Lagrimas de sangre taldearen ordua iritsiko da. Bukatzeko, 00:30ean, Bad Sound System.