Haur eta Gazteen Eguna ospatuko da gaur Zamalbide-Bentak auzoan

Puzgarriak Zamalbiden. /
Puzgarriak Zamalbiden.

ASTIGARRAGA.

Astigarragan bi tokitan ospatuko da datorren astean San Isidro Eguna:. Alde batetik, herrian bertan, aurten Joseba Barandiaran plazan, eta bestetik, Zamalbide-Bentak auzoan. Baina motorrak berotzen hasteko, auzo honetan bertan ekintzak antolatu dira gaur eta astelehenean.

Haur eta Gazteen Eguna izango da gaur. 10:00etan, txupinazoa, ondoren, jolasak, puzgarriak eta tailerrak izango dira; 13:30etan, haur bazkaria. Eta 15:30etatik aurrera, Meritxell Martínez ipuin-kontalariaren saioa eta tailerrak. Geroago, mus txapelketa 16:00etan, apar-festa 17:00etan eta 18:00etan txokolate jatea. Eguna 20:30etan amaituko da afari herrikoia, bingo-txas eta bertso musikatuekin.

Astelehenean berriz, Erretiratuen Eguna, meza, bertsolari, pala txapelketa, bazkaria eta herri-kirol desafioa, besteak beste.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos