Goizuetako gasolindegiaren irekiera ofiziala egin zen

Irekiera ekitaldiak herritarrek gasolindegiko instalakuntzak gertutik ezagutzekoa izan zuten. Umore Ona abesbatzaren eta dantzariak bertan aritu ziren. /  ARGAZKIAK FELIX LOIARTE
Irekiera ekitaldiak herritarrek gasolindegiko instalakuntzak gertutik ezagutzekoa izan zuten. Umore Ona abesbatzaren eta dantzariak bertan aritu ziren. / ARGAZKIAK FELIX LOIARTE

DV GOIZUETA.

Irailaren 30etik mar-txan egon den arren osiralean egin zen Goizukoop kooperatibak bultzatutako gasolindegiaren irekiera ekitaldia. Irekiera ekitaldira bazkide eta bazkide ez diren hainbat herritar agertu dira. Bertan, Goizukoop-eko lehendakaria den Iñigo Elizegik eskerrak eman zizkien «Udalari eta proeiktua finantzatzeko laguntza eman duten Oinarri eta Euskadiko Kutxari. Auzolanean lagundu dutenei ere eskertu zien beraien ekarpena. Baina eskerrik beroenak proeiktuan hasieratik sinestu zuten bazkide guztiei». «Proeiktu hau aurrera atera izanak erakusten du herritarrak elkartuta lan egiten dugunean edoezin proiektu aurrera ateratzeko gai garela. Ireki- tzen zen gasolindegia hau duela bi urte herritar talde batek egin zuen bilera baten ondorioa da» esan zuen Elizegik.

Bilera hau Iñigo Elizegik deitu zuen, eta berak egin zuen herrian gasolindegi bat irekitzeko proposamena. «Garbi zegoen, gasolindegia herriari eta herritarrentzat zerbi-tzu gisa ulertzen zela eta horregatik berau egiteko eta kudeatzeko erarik egokiena kooperatiba bat sor-tzera zela pentsatu zen. Batzarrak Lehehengo herri batzarra 2016ko urtarrilean egin zen eta izan zuen arrakasta ikusirik, garbi zegoen atzera bueltarik ez zuela eta herritarrek bat egin zutela proiektuarekin» azpimarratzekoa da.

Apirilean egin zen bigarren Ba-tzarrean, «herritarren artean gasolindegiaren erabileraen inguruan egindako inkestaren emaitzak erakusteaz gain kooperatibaren ezaugarriak finkatu ziren. Erabiltzaile eta kontsumitzaileen kooperatiba. Bazkide bakoitzak 90 euro jarri beharko zituen eta Irabazi asmorik gabekoa izango zen. Maiatzaren 28an egin zen kooperatibaren Ba-tzar Eratzailea, eta abuztuaren 9an inskribatu zen Nafarroako erregistroan. Gaur egun Goizukoop-eko 181 bazkide ditu. Gasolindegia Gasolindegia eraikitzeko lanak 2017ko maiatzean hasi ziren eta nahiz eta obraren zati haundiena uztailerako bukatua egon, iraila bukaera arte ezin izan da ireki» gogoratzen zuen lehendariak.

Egun batzuk daramatza zerbi-tzua eskaintzen eta egun hauetan arazo informatiko batzuk izan dira. Arazoak konponduta daude, eta aurrerantzean bazkide direnei zein ez direnei kalitateko zerbitzua eskain-tzeko prest dago goizukoop kooperatibak martxan jarri duen gasolindegia.

Fotos

Vídeos