Giro eta eguraldi ederra, San Miel egunean

Urnietar ugari gerturatu ziren atzo San Miel eguneko programazioan prestatutako ekintza ezberdinetan parte hartzera. / MARÍA
Urnietar ugari gerturatu ziren atzo San Miel eguneko programazioan prestatutako ekintza ezberdinetan parte hartzera. / MARÍA

Adarra-Usabelartza elkarteko urnietarrei egin zitzaien omenaldia udaletxean

MARÍA CORTÉS URNIETA.

Eguraldia lagun, urnietar ugari gerturatu ziren atzo herrira San Miel eguna ospatzera. Goizean, diana ondoren, betiko lez, udal korporazioa udaletxetik elizara alkate soinua doinuarekin joan ziren eta meza ondoren, Udalaren omenaldia izan zen, aurten, Adarra-Usabelartza elkarteko urnietarrei. Unai Agirre bertsolaria han egon zen bertso batzuk botatzen eta bere hi-tzetan «askok uste dute mendia bakarrik garbitzen dela», baina ez, eta horregatik eta 1996tik gaur arte egindako lanagatik izan dira aurtengo omenduak. «Garrantzizko lana egiten dute, ingurua txukun mantenduz eta bestelako abeltzaintza eta nekazaritza lanetan», azaldu zuen Mikel Pagola alkateak.

Omenaldia amaituta, Aurrera Gure Ametsa taldearen saioa ospatu zen plazan, baita pil-pil erara egindako bakailao lehiaketa ere. Ondoren, Txanbolinen emanaldia izan zen ikasleekin batera, plazan.

Eguerdian, berriz, bazkaria izan zuren Denba Berrikoek Oianumen eta arratsalde parean, erraldoi eta buruhandiak, Martin Mujika XXIII pilota jaialdia, Akelarreko sorginen dantza saioa San Juan plazan, koadrillen arteko futbito txapelketaren finala Egapen, dj Makalaren Diskofesta plazan, oilasko afaria eta musika Egurra ta kitto!, Skakeitan eta dj Komando Klitorix taldeekin.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos