Foru plaza acoge esta noche la proyección de la película 'Igelak'

Es el primero de los dos filmes que se podrán disfrutar al aire libre este mes

DV ASTIGARRAGA.

Los meses de verano no suelen ser especialmente intensos en cuanto a actividades se refiere, pero a la espera de la llegada de las fiestas llega el turno del cine de verano, que vive hoy su primera película en Foru Plaza. Hoy a las 22.30 proyectan 'Igelak'.

Aldizkaria

Aurtengoan hogeita hamaseigarrenez izango dugu aukera astigartarrok Astigar Kultur Elkarteak urtero argitaratzen duen dokumentu historiko, sozial eta kultural honetaz gozatzeko.

Gure baserritarrek egiten duten lana ezagutaraztea eta aitortzea izan da aldizkariaren ahalegin nagusietako bat. Elena Etxeberriak Taula baserrian egiten duen lan nekaezina da horren adibide, izan ere, bertatik bertara saiatzen dira gure ingurunea babesten eta gure identitatea zabaltzen, familiak aurrera ateratzearekin batera.

Astigarragaren historiak ere leku nabarmena izaten du aldizkarian, eta oraingo ale honetan Ergobiako ontziolari, herrian izan diren dantza taldeei eta Ubegi baserriaren tolare ardatzari egin diegu tartea, gure herriko historiarekin zerikusia duten bitxikeria eta pertsonei ere erreparatzea ahaztu gabe.

Herritarrek duten bizitza sozialak ere berebiziko garrantzia du bertakoen nortasuna eta balioak eraikitzeko garaian. Horretarako ahaleginaren eta herriarekiko dituzten sentimenduen adierazgarri dira Arantxa Tapia eta Nekane Arzallusi egindako elkarrizketetan, Juleneri buruzko lanean, adineko lau herritarrekin izandako solasaldian eta beste hainbat ekimen herritarretan jaso ditugunak.

Ezaguna da Astigarragak duen elkarte sarea aberatsa eta horiek sortzen duten jardueren eskaintza zabala. Horien lanaren lekukotzak bildu dira Gure Esku Dago taldeak sustatutako galdeketaren, Indarkeria sexistaren aurkako matazen, pilotariek Herriarteko txapelketan egindako lanaren, txirrindulari gazte hasi berrien edo Korrikaren inguruko artikuluetan. Horiez gain, artikulu literario interesgarriak eta kulturari eta horri lotutako ekipamenduei (kultur etxea, liburutegia, jaiak eta jaialdiak, besteak beste) buruzko hausnarketak eskaini dizkigute herriko taldeek nahiz herritarrek aurtengo alean.

Gaurtik aurrera eskuratu ahal izango da aldizkaria, ondorengo saltokietan izango diren erakusmahaietan: Valella eta Rosa okindegiak, Mamen janari denda eta Kaizoku tabernan (Urumea Berrin). Aldizkaria jasotzerakoan borondatezko ekarpena eskatu ohi diete herritarrei. Hala ere gogorarazi nahi dute 3 euro ingurukoa dela aldizkariaren ale bakoitza inprimatzeko kostua.

Fotos

Vídeos