Familian mendi irteera antolatu du Mundarrok iganderako

DV ASTIGARRAGA.

Mendi irteera bat egiteko aukera egongo da, Mundarro Kirol Elkarteak antolatuta, datorren igandean, hilak 29. Nafarroara joango dira, 8:30ean Joseba Barandiaran plazatik abiatuta, eta Aurti-tzen hasiko dute mendi buelta, Mendaur tontorrera igotzeko. Ibilbideak 2 atal nagusi ditu: Iturendik urtegiraino (ume txikiak dituztenentzat egokiena) eta urtegitik mendi gailurrera (2 orduko igoera).

Elkartetik adierazi dutenez, «apuntatzen den jende kopuruaren arabera, kotxe partikularretan edo autobusean joango gera». Izenematea, Kiroldegian egin daiteke, gaur eta bihar; edota kiroldegia@astigarraga.eus emailera idatziz.

Hezkuntza hitzaldia

Gaur 18:00etan, ikastolako areto nagusian hezkuntzaren inguruan hi-tzaldia egongo da 'Etxerako lanak, hausnarketa eta familiaren lagun-tza'. Hizlari, Joxe Amiama pedagogoa.

Fotos

Vídeos