AEK euskaltegiaren Mintzalagun egitasmoa asteartean eta ostegunean aurkeztuko da

DV ASTIGARRAGA.

Astigarragako AEKn ikasturtea hasi berri da eta horrekin batera Mintzalagun egitasmoa martxan da berriro. Euskararen erabilera sustatzeko ekimena honetan, nahi duen orok, euskaraz hitz egitea praktikatu nahi duenak, parte har dezake.

Bi aurkezpen egingo dituzte datorren astean, egitasmoaren berri emateko herritarrei: asteartean, hilak 24, goizeko 9:30ean, eta ostegunean, hilak 26, arratsaldeko 18:30ean. Biak, Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Egitasmoa zer den azalduko da, helburuak, onurak, antolaketa...

Beraz, hemendik aurrera interesa duenak, Astigarragako AEK euskaltegira gerturatzea, bertara deitzea edo e-maila idaztea besterik ez du egin behar.

Fotos

Vídeos