Ekintza mordoa Xoxokan, auzo jaien programazioaren barruan

San Miguel festen ostean, herriko txoko honetan hartu dute jai giroaren lekukoa gaurtik hasi igandera arte

URNIETA.

Gaurtik hasita eta igandea bitarte ekintza mordoa egongo da Xoxokan, auzo jaien inguruan. Gaur, 17:30ean, Xoxokako XI. Toka txapelketa ospatuko da. Izen emateko ordu erdi egongo da eta hasiera 18:00Etan emango zaio. Ondoren, 20:30ean, bertso afaria antolatu da Xoxokako plazan Alaia Martin eta Sebastian Lizasorekin. Ticketak salgai daude Adarra, Zelai eta Xauxar tabernetan. Eguna amai-tzeko, 1:00etan, erromeria Emengattun-en eskutik goizalderarte.

Bihar berriz, 11:00etan, hamaiketakoa egongo da Xoxokako eskolan. Ondoren, Haritz Mujika eta Mikel Artolaren bertso saioa. Gainera, 11:00etan gaztelu puzgarriak jarriko dira haurrentzako eta eguerdian, 12:00etan, sega apustua egongo da Julen Gabirondo eta Jon Otegi, Suharri Irazustabarrena eta Iñigo Merkaderren aurka. Ondoren, gaztetxoen sega erakustaldia. Bazkaldu eta gero, 15:00etan, Mus Azkarra Txapelketa Xoxokako eskolan. Hemen ere, izena emateko ordubete egongo da eta hasiera 4etan emango zaio. 16:00etan berriz, gaztelu puzgarriak. Eta haurrentzako ekintzekin jarraituz, 17:00etan, Gorriti eta bere animaliak. Jarraian, txokolatea izango da haur guztientzat. Betizu jatea Xoxokako plazan 20:30etik aurrera eta 1:00etan, gaupasa Fan &Go taldearen eskutik.

Fotos

Vídeos