Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Dena prest dago datorren astean Astigarragan San Isidro Eguna ospatzeko

Jueves, 10 de mayo 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Datorren astean, hilak 15, San Isidro eguna ospatuko da, baserritarren eguna. Eta tradizioak dioen bezala, ondo ospatuko dute aurten ere, Astigarragan: hiru eguneko festa antolatu dute. Zamalbide-Bentak auzoan hasi eta Foru Plazan, San Isidro egunean bertan antolatu ditu urteroko ekintzak, Goldea elkartearen eskutik.

Asteartean, San Isidro egunean, Zamalbide-Bentetan bezala, Foru Plazan ere izango da festa. Goizeko 9:30ean, Xapre trikitixarekin kalejira eta 10:00etan,prozesioa eta meza. Goizean zehar, Astigarragako Lizardi baserriko produktuen erakusketa. Eta 11:00etan, hamaiketako herrikoia Gure Izarra Elkartean. Eguerdiko 12:30ean berriz, idi demak, Loiuko Iñigo Aurrekoetxearen eta Mungiako Iñaki Lopategiren idi laukoteak elkarren aurka.Gainera, bertsolariak eta herri bazkaria.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios