Datorren astean amaituko da Buruntzaldeako Euskararen Ginkanan izena emateko epea

DV ASTIGARRAGA.

Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkanan izena emateko epea hilaren 19ean amaituko da. Ordurarte euskararekin eta euskaraz dibertitzeko 12-16 urteko gaztetxoentzako pentsatutako lehiaketa irekita egongo da.

«Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu beharko dituzte talde lehiakideek», azaldu dute antolatzaileek.

Bi fase

Buruntzaldeako Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditulehenengoan, Internet bidezko frogekin, webgunean, astero taldeek burutu beharreko proba bat argitaratuko da eta aste bete izango dute erantzunak bidaltzeko eta bestetik, bigarren fasea, lehenengo proba hauetan guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute.

Fotos

Vídeos