Bihar eskainiko da Saroben 'Kalean otso etxean uso' antzezlana, 17:30ean

DV URNIETA.

Bihar, arratsaldeko 17:30ean, Sarobe Arte Eszenikoen Gunean, Patata Tropikala an-tzerki taldeak 'Kalean otso etxean uso' familientzako antzezlana eskainiko du. Sarrerak, 3 eurotan, salgai daude Saroben.

Antzezlanean hiru txerritxoen desagerpenaren inguruan arituko dira. «Gertaerak ez daude batere garbi, baina otsoak desagertarazi dituela dirudi. Egunkarietan berri hau zabaldu da. Herri guztiak, Otsoa errudun dela esaten du. Orduan Fernandez eta Fernandez detektibeek ikerketa abiatzen dute. Egoera ikusirik, otso bat bide luze bat egitera beharturik dago, eta bere herrialdea atzean uzten du. Ehiztari batek, muga babesten du. Otsoa gertu dabil eta arriskutsua da, beraz, Txano Gorritxo, amonaren etxera joan nahi du eta ehiztariak laguntzaren truke muxu bat eskatuko dio».

Fotos

Vídeos