Bihar, Andoaingo Ahotsak, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko

DV ANDOAIN.

Bihar, eguerdiko 12:00etan, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, 'Andoaingo Ahotsak' izeneko ekitaldia antolatuko da Basterko Kulturgunean.

XX mendearen hasierako hamarkadetako Andoain hura ezagutu eta bizi izan zuten herriko 73 herritarri urteetan zehar egin zaizkien elkarrizketak jaso dira, eta elkarrizketa haien 30 minutuko laburpena jasotzen duen bideoa proiektatuko da.

Elkarrizketatuei omenaldia eta aitormena egingo zaie, batzuei zuzenean eta beste askori beren familia kideen eskutik. Ekitaldian musika eta kantua egongo da, Joxan Goikoetxea eta Iosune Marin musikariekin eta Olatz Prat kantariarekin. Bukaeran, pintxo batzuk dastatzeko aukera izango da.

Andoaingo Ahotsak, Udalak eta Badihardugu Euskara Elkarteak elkarrekin garatutako proiektua da. Elkarrizketa guztiak ikusgai daude www.ahotsak.eus/andoain webgunean. Bestalde, bihar, gaueko 20:00etan, 'Ez Dok Hiru' obra aurkeztuko da Basteron, Patxo Telleria eta Mikel Martinez aktoreen eta hiru musikariren eskutik.

Gaur, bertso afaria

Euskararen Nazioarteko Egunaren barne, gaur, arratsaldeko 20:30ean, bertso afaria Santa Krutz elkartean, Sebastian Lizaso eta Iker Zubeldia bertsolariekin. Bestalde, Aita Larramendi Ikastolak bertan behera utzi du Zumea plazako jaia eguraldi txarra dela-eta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos