Bihar amaitzen da Kiriketa haurreskolan 0-2 urte bitartekoen matrikulazio epea

ASTIGARRAGA.

Kiriketa haurreskolan 0-2 urte bitarteko haurrak matrikulatzeko epea bihar amaituko da. Informazioa eta matrikula egiteko orriak jasotzeko haurreskolan bertan edo www.haurreskolak.eus web-orrian daude.

Behin-behineko zerrendak otsailaren 1ean aterako dira eta erreklamazioak egiteko epea, otsailaren 2tik 15era. Beraz, behin betiko zerrendak otsailaren 21ean egongo dira prest. Onartutako haurrak haurreskolan hasteko lehen eguna, martxoak 1. Matrikulaldi honetan izena emandako haurrak, irailean, urrian edo azaroan hasi ahal izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos