Beste urte batez, baserritarrak izan ziren protagonista San Isidro Egunean

Egun borobila izan zen atzokoa, San Isidroren bueltan, herriko baserritar eta oro har bizilagunentzat. /  JUANFER
Egun borobila izan zen atzokoa, San Isidroren bueltan, herriko baserritar eta oro har bizilagunentzat. / JUANFER

Giro ederrean ospatu zituzten Goldea elkarteak antolatutako ekintzak plazan eta Gure Izarran

MARÍA CORTÉS ASTIGARRAGA.

Astigarraga inguruko baserritarrek San Isidro eguna ospatu zuten atzo Foru Plazan. Goldea herri kirol elkarteak antolatuta, Udalaren babesarekin, egun osoko festa polita ospatu zuten. Eguna Xapre trikitilariekin hasi zuten eta ondoren, prozesioa eta meza eta Gure Izarra elkartean hamaiketakoa.

Goizean zehar, Astigarragako Lizardi baserriko produktuen eta animalia txikien erakusketaz gozatzeko aukera egon zen. Eguerdian, berriz, idi demak eta bertsolarien txanda izan zen. Loiuko Iñigo Aurrekoetxearen eta Mungiako Iñaki Lopategiren idi laukoteak elkarren aurka aritu ziren, bi probetan, 3.298 kiloko harriaz eta lauko uztarrian, 30 minutuz. Gainera, Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso kantuan aritu ziren San Isidroren bueltan.

Bazkari eder batekin borobildu zuten jaia Astigarragan. Bertan, errekonozimendu bezala, Lizardi baserria izan zen omendua. Izan ere, «urteetan egindako lanari esker, beraien proiektua errentagarria da, beraien bi familiak baserritik bizi ahal izateko adinakoa», adierazi zuten Goldeatik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos