'Bakarrik egiten lagun iezadazu' tailerra datorren larunbatean, hilak 11n egingo da

URNIETA.

Presentacion de Maria ikastetxeko Zure Alboan guraso eskolak datorren astean, azaroak 11, ikasturte berriari hasiera emango dio. Tailerra 'Bakarrik egiten lagun iezadazu' lelopean, bi atal izango ditu «hasteko azalpen teoriko txiki bat eta ondoren zuen haurrekin landutakoa praktikan jartzeko aukera», azaldu dute arduradunek.

Ekintza 0-3 urte bitarteko umeak dituzten familientzat zuzendurik dago. Tailer honen helburua «haurra ezagutu, errespetatu eta lagundu egin behar zaiola da. Haurraren lehenengo urteetan jolasak duen garrantzia eta jostailuak haurraren altueran zergatik egon behar duten azalduko da. Jolasean helduak zein rol bete behar duen ere aztertuko da. Haurrak protesta egiteko eta bere nahiak adierazteko duen eskubidea errespetatzeak duen garrantzia ere landuko da. Guzti hau nola egin etxean eta zein gauza kontutan hartu behar diren azalduko dira», jakinarazi dute.

Tailerra Presentacion de Maria ikastetxean izango da datorren larunbatean, hilaren 11n, goizeko 10:00etan. Azaltzeko interesa duenak izena eman beharko du ikastetxeko web orrian urnieta.presentaciondemaria.org edota 943 551 782 telefonoan. Tailerrak dirauen bitartean zaintza zerbitzua egongo da behar dutenentzat.

Fotos

Vídeos