Atzo hasi eta igandean amaituko dira aurtengo Xoxokako jaiak

DV URNIETA.

Atzo eguerdian eman zitzaien hasiera Xoxoka auzoko festei. Telleria eta Mugerza anaiak aritu ziren elkarren aurka herri kirolen proban eta ondoren, trikitilariak aritu ziren. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu, baina han ibili ziren bizilagunak bazkari eta afari herrikoietan eta Xoxokako eskolan antolatutako gaueko dan-tzaldian.

Gaur, berriz, 17:00etan idi-asto proba egongo da Joxe Mari Elola eta Eneko Seinen animalien artean eta 20:30ean, Xoxokako eskolan, zahagi-ardoa, norberak eramandako janariarekin. Gauean, 23:00etan, gau sorpresa.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos