Astiko elkarteak, Udalarekin elkarlanean, 'Astigarraga Tips' gida argitaratu du

DV ASTIGARRAGA.

Astigarragako Astiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzuen Elkarteak Astigarragako Udalarekin elkarlanean, 'Astigarraga Tips! Astigarraga dastatu! Saborea Astigarraga! Taste Astigarraga! Goûtez Astigarraga!' herriko gida argitaratu du. Horren berri emateko elkartu ziren atzo udaletxean. Udaletik azaldu zutenez, «eskertzekoa da herriko merkataritza, ostalaritza zein zerbitzu establezimenduen aldetik gida osatu ahal izateko egon den parte hartze maila altua. Izan ere, Astigarragako ehun establezimendutik gora izan dira gida honetan parte hartu dutenak».

Gida eskuratzeko, bihar Sagar Uztan postu bat egongo da plazan eta Astikoren establezimenduetan ere egongo da eskuragai. «Inguruko informazio turistikoko gune nagusienetan zabalduko da gainera eta era berean Udaleko web gunean gidaren bertsio digitala eskuratzeko aukera ere egongo da», azaldu zuen zinegotziak.

Fotos

Vídeos