Arte Eszenikoen lehen Topaketa antolatu dute Adunan

Asvinenea elkarteko kide, zirko artista eta topaketaren antolakuntzaren buru den Garazi Pascual gipuzkoarra/
Asvinenea elkarteko kide, zirko artista eta topaketaren antolakuntzaren buru den Garazi Pascual gipuzkoarra

Asvinenea orain dela 15 urte martxan jarri zuten arte eszenikoen sustapenerako laborategia da, eta zaleentzako topaketa antolatu dute hilaren 11tik 17ra

DV

Asvinenea orain dela 15 urte martxan jarri zuten arte eszenikoen sustapenerako laborategia da. Adunako zubitxiki industrialdean daukate egoitza, eta han antolatu dute hilaren 11tik 17ra lehenengoArte Eszenikoen Topaketa.

Topaketako programaren baitan hainbat tailer, inprobisazio gaua, kabaret eta musika afrikar kontzertua eta amaierako zirku ikuskizuna antolatu dituzte. «Programa zabala eta anitza» antolatu dute topaketa honetarako «diziplina ezberdinak ezagutarazteko helburuarekin. Publiko orokorrari zabaldutako programa izatea nahiko genuke, profesional zein zaletu, orokorrean arte eszenikotan interesa duen orori».

Gainera, aurten lehenengoz antolaturiko topaketa hau datorren urteetan mantentzea nahi dute. «Topaketa urteroko zita bilakatzeadugu helburu Asvinenearen etorkizuna bermatze aldera». Lehenengo egunean inprobisazio gauarekin ekingo diote topaketari, zuzeneko musikarekin. Zirko artista edo dantzari bat eta musikari bat lehen aldiz eszenatokian elkartzean zer sortu daitekeen ikustean datza.

Hilaren 15ean Kabaret formatuan aurkeztutako zirku ikuskizuna egingo dute. Maite Guevara, Asvin López, Toni Gutiérrez, Salvo Cappello, Endika Salazar, Barbara Bins eta Garazi Pascualen ikuskizunaren ondoren, Kawadeni afrikar taldearen eskutik kontzertu dantzatua izango da, ume zein helduentzat.

Ekainaren 17an amaiera iksukizuna izango da. Zirko ikuskizunarekin emango diote amaiera topaketari. Publiko guztiarentzat irekia izango da eta zuzenean Frantziatik etorritako Clament Martin eta Caio Pino artisten ikuskizunez gozatu ahal izango dugu.

Tailerrak ere antolatu dituzte, besteak beste, zirkua, acrodance, clown ikastaroa, akrobaziak, dantza mugimendu terapia, 'body percussion' edota dantza afrikarra.

Ekintzaren batean parte hartzeko beharrezkoa da izen ematea Facebook bidez (asvinenea.aduna), asvinenea@gmail.com helbidera idatzita edo 606226486 telefono zenbakira deituta.

Temas

Euskera

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos