Uxue Alberdi idazleak 2017ko 111 Akademiaren Saria jasoko du Andoainen

DV ANDOAIN.

111 Akademiako kideek hautatu eta izendatuta, Uxue Alberdik idatzi eta Susa argitaletxeak plazaratutako 'Jenisjoplin' eleberriak jasoko du 2017ko 111 Akademiaren Saria. Hiru bozketa txandetan garatu da aukeraketa prozesua, urtarrilean hasi eta apirilaren 8an amaitu dena. Lehenengo txandan, 2017an gogokoen izan zuten liburuaren alde bozkatzeko eskatu zitzaien 198 akademiakideei, eta lehen txanda hartan saridun izendatzeko behar zen botoen %30a lortu zuen obrarik egon ez zenez, akademiak ohiko prozedura jarraitu eta beste bi bozketa txanda egin zituen.

Hirugarren eta azken txandan Uxue Alberdiren 'Jenisjoplin'eta Maddi Zubeldiaren 'Deserria haurtzaro' izan ziren bi finalistak, eta Alberdiren lana suertatu da garaile.

Sari-banaketa ekitaldia maia-tzaren 10ean ospatzea aurreikusten dute antolatzaileek, Andoainen, Bastero Kulturgunean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos