'Rikardo Arregi. 75 urte' mahai-ingurua, gaur, Bastero ekitaldi aretoan

DV ANDOAIN.

Pasa den irailaren 22an 75 urte bete dira Rikardo Arregi jaio zela eta egun hori ai-tzaki hartuz, idazle, kazetari eta kultur eragilearen ibilbidea eta bizi izan zuen giroa oso gertutik ezagutu zuten lau pertsonek osatutako mahai-inguru bat antolatu da.

Mahai-ingurua gaur, 19.00etan, Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan egingo da. Parte-hartzaileak Begoña Arregi (Rikardoren arreba), Ramon Saizarbitoria (Lur argitaletxea), Jose Manuel Toledo (Zeruko Argia) eta Joan Mari Torrealdai (Jakin Aldizkaria) izango dira. Ekitaldiaren hasieran idazleari buruzko bideo bat proiektatuko da.

Fotos

Vídeos