Rikardo Arregi kazetaritza sariaren berrikuntzak gaur aurkeztuko dituzte Donostian

DV ANDOAIN.

Aurten, Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak 30 urte bete-tzen ditu. Antoaltzaileek aldatu egin dute sarien ohiko formatua eta Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren webgunea sortu dute. Andoaingo Udalak aurtengo edizioaren oinarriak eta rikardoarregikazetaritzasaria.eus webgunea aurkeztuko du, gaur, goizeko 10.30ean, Donostian, Eusko Jaurlaritzaren Andia kaleko egoitzan. Bertan, Ainara Rodriguez (Andoaingo Udaleko Euskara zinegotzia eta Rikardo Arregi Sariko epaimahai burua), Estibalitz Alkorta (Eusko Jaurlaritzako HPSko Euskara Sustatzeko zuzendaria) eta Iban Aranzabal Goienaren zuzendari nagusia izango dira, 2017ko Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren irabazlea Goienako 'Kulturrizketak' telebista saioa izan zenez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos