Haurren Euskal Jaialdiak ia 300 partaide izango ditu igande honetan

DV ANDOAIN.

Euskal Herriko herrialde exberdinetako taldeekin, igande honetan 30. Haurren Euskal Jaialdia antolatuko du Urki Dantza Taldeak.

Bertan dantzariak, txistulariak, bertsolariak, trikitilariak, gaiteroak, abesbatzak eta talde instrumentalak, ia 300 partaide, bilduko dira.

Haurren Euskal Jaialdia goizeko 11.00etan, Goikoplazan, hasiko da eta agurtu ondoren herriko kale-plaza desberdinetan emanaldi ikusgarriak eskainiko dituzte taldeek, tartean elkarte baten harrera ere izango dutelarik (Andoaindarra, Belkoain Berri, Hogar Extremeño, Irunberri, Kotoi eta Peña Santa Krutz).

Eguerdiko 13.00etan, Goikoplazan, jaialdi orokorra ospatuko da. Eta arratsaldean, 17.00etatik aurrera, bertsolarien eta Soinuak Musika Eskolako agurraren ostean, festa giroa jarraituko da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos