Gipuzkoako Eskubaloi denboraldi amaierako gala Basteron egingo da

Datorren asteazkenean burutuko da eta bertan Leizaran Eskubaloi Taldeko jokalaria den Jon Ormazabalek sari bat jasoko du

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ANDOAIN.

Datorren asteazkenean, arratsaldeko 19:00etan, Gipuzkoako Eskubaloi Federazioak denboraldi amaierako gala ospatuko du Andoainen, Bastero Kulturgunean.

Gala hau Gipuzkoa mailan eskubaloian egiten den ekitaldirik garrantsi-tsuena da, eta bertan aurtengo denboraldiko txapelketen sari nagusiak banatuko dira.

Horien artean Leizaran Eskubaloi Taldeko jokalaria den Jon Ormazabal izango da saritutako bat, juvenil mailan gol gehien sartu dituena baita.

Ekitaldi barruan Andoaingo Musika eskolako Mugas Taldearen ikasle gazteek bi abesti eskainiko dituzte, eskubaloiaren historiari buruz bideo batzuk ere aurkeztuko dira, lehen mailako eskubaloi jokalari batzuei elkarrizketak egingo zaizkie, sari banaketak eta omenaldiak izango dira, eta ekitaldiari amaiera emateko mokadurik ez da faltako.

Ekitaldi hau eskubaloi munduaren festa izanik, bertan, beste batzuen artean, Euskadiko eskubaloi taldeen ordezkariek egingo dira.

Euskaldunako ohiko batzarra

Euskalduna Andoaindarra futbol elkarteak bere ohiko batzar orokorra egingo du ekainaren 16an, datorren larunbatean, eguerdiko 12:00etan, Ubitarteko bilera gelan.

Bileran, hurrengo gaiak aztertuko dira: irakurri, eta bidezkoa bada, 2017ko ekaineko akta onartzea; 2017-2018ko denboraldiko kirol txostena eta , era berean, txosten ekonomikoa; 2017-2018ko balantzea ; 2018-2019rako aurrekontua; zuzendaritza batzordeko kargu berritzea eta galde erregua.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos