Eskuko Herriarteko Txapelketan, Andoain-Zizurkil gaur, Arrate pilotalekuan

DV ANDOAIN.

Eskuko Herriartekoan gaur, arratsaldeko 19.30ean, hasiko du bere ibilbidea Andoainek Zizurkilen aurka. Kanporaketa gogorra dute andoaindarrek besteak beste Zizurkilek goi mailako pilotariak dituelako, horietako asko Andoaingo Gazteleku elkartean aritzen direnak (Enaitz Etxeberria, Julen Alberdi, Aritz Ezeiza, Mikel Arrate).

Hala ere ilusioz gainezka ekingo dio txapelketari Andoaingo seikoteak. Zeintzuk jokatuko duten oraindik argi ez dagoen arren hau da Andoaingo eskuzko herriarteko taldea osatzen duten pilotariak: kadeteak, Iker Uria, Eñaut Etxeberria, Nora Mendizabal eta Eneko Beloki; jubenilak, Urtzi Artola eta Eneko Gomez; eta nagusiak, berriz, Unai Etxeberria eta Imanol Usandizaga.

Gazteleku elkarteak herritarrei dei egiten die Arrate pilotalekura hurbildu eta Andoaingo pilotariak animatzera.

Paleta goma eta pala motza

Bestalde, pasa den astean hasi zen pala motza eta larruzko paletako herriartekoa eta Andoaingo taldeak Olaberriaren aurka jokatu zuen. Talde bakoitzak partida bana irabazi zuen. Andoaingo taldea pilotari hauek osatu zuten: Koldo Ponce, Manex Lete, Ibon Altuna eta Ibai Iradi. Aipatzekoa da Koldo Poncek debuta egin zuela 16 urterekin herriartekoan.

Gomazko paletako Herriartekoan, aurten lehenengo aldiz ospatzen den txapelketa da eta banaka frontoi osoan, banaka 7aren barruan eta binaka jokatzen da. Andoainek joanekoa Zumaian jokatu zuen pasa den larunbatean eta 1-2 irabazi zuen. Banaka frontoi osoan Julen Loidi aritu zen, banaka 7aren barruan Aritz Eskudero eta binaka Iosu Etxeberria eta Ion Beloki aritu ziren.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos