Buruntzaldeko gazteentzako ginkana, euskaraz eta euskararekin dibertitzeko

Lehiaketa. Gazte Lokalean, Euskara zinegotzia den Ainara Rodriguez, gazteak eta hezitzaile bat.

12-16 urteko gazteentzako lehiaketa da eta izen- ematea Gazte Lokalean egin daiteke

MARIVI OLANOANDOAIN.

Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren 1. edizioa martxan jarri da. Kutxa Ekogunearen Euskararen Ginkana, euskararekin eta euskaraz dibertitzeko lehiaketa da. Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Eta Buruntzaldeko Ginkanean ere gauza bera gertatuko da.

Oraingoan, Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren 1. edizio honetan, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko 12-16 urteko gazteentzako lehiaketa izango dugu. Euskaraz eta euskararen bueltan gozatzeko taldekako eta herrien arteko lehiaketa. Ekimen hau hainbat erakunderen elkarlanaren fruitua izango da: Kutxa Ekogunea, Buruntzaldeko Udaletako Euskara Batzordeak, alegia, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte, Urnieta eta Usurbileko udalak (Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak) eta Euskaltzaleen Topagunea. Andoainen, Udalarekin batera, Gazte Lokalak antolatzen du, eta herriko ikastetxe guztiek sustatzen eta babesten dute. Lehenengo edizio honetan Andoaingo Gazte Lokala izango da lehiaketa bideratuko duena.

Euskararekin, hizkuntza aniztasunarekin eta hizkuntza-ekologiarekin lotutako hainbat proba burutu behar izaten dituzte talde lehiakideek. Buruntzaldeko Euskararen Ginkana I. edizio honetan mundu mailako begiradatik, eskualdeko begirada eta praktiketara egingo da salto.

Buruntzaldeko Euskararen Ginkana lehiaketak bi fase izango ditu:

lehenengo fasean, Internet bidezko frogak. Honetan, izena ematen duten taldeek beraien aurkezpen bideoa egingo dute eta webgunean astero taldeek burutu beharreko 4 proba egin beharko dituzte, proba bakoitza burutzeko astebeteko epea izango dutelarik. Proba hauetan guztietan puntu gehien lortzen dituzten lau taldeek jokatuko dute 2. fasea.

Bigarren fasea finala izango da eta abenduaren 1ean jokatuko da Orona-Ideon, aurreko fasean puntu gehien eskuratu dituzten lau taldeen artean. Bertan erabakiko da nor izango den Buruntzaldeko Euskararen Ginkanaren 1. edizioaren talde irabazlea. Finalera iristen diren taldeen artean guztira 1.500 euro banatuko dira saritan. Talde irabazleak: 1.000 euroko saria jasoko du eta bigarren gera-tzen den taldeak: 500 euroko saria izango du.

Ginkana taldeka jokatuko da, 4 laguneko taldeak osatu behar dituzte Buruntzaldeko 12-16 urteko gazteek parte hartzeko. Andoainen izen-ematea Gazte Lokalean egingo da. Izena on-line eman behar dute talde parte hartzaileek euskararenginkana webgunean. Argibideak, oinarriak eta izena emateko esteka honetan: http://www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/buruntzaldeko-euskararen-ginkana-1edizioa/gi-38/. Gainerako xehetasun guztiak Gazte Lokalean emango dira. 4 laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Gazte Lokalera jo dezakete gazteek. Izen-ematea egiteko epea dagoeneko irekita dago, eta irekita egongo da urriaren 19ra arte. Andoainen bizi diren edo Andoaingo ikastetxeren batean ikasle diren 12-16 urte bitarteko gazteen artean interesa dutenek Gazte Lokalean eskuratu dezake informazio guztia.

Fotos

Vídeos