EH Bilduk Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazi nahi dio

DV ANDOAIN.

Andoaingo EH Bilduk Kataluniako herriari bere elkartasuna adierazteko asmoz, bi ekimen antolatuko ditu. Bihar, 19:00etan, Zumea plazan, elkarretaratze bat egingo du, eta datorren ostegunean, osoko udal batzarrean mozio bat aurkeztuko du.

Koalizioak adierazi duenez, «urte luzeetako prozesu baten baitan eta herritarren gehiengo baten eskariari ateak irekiz, etorkizuna libreki erabakitzeko bitarteko demokratikoz hornitu duKataluniako herriak bere bidea. Kataluniako instituzio nagusiek herritarren nahiei bide emateko erabaki irmoa hartu dute. Alabaina, Katalunian herritarren borondatearen eskutik eman diren urratsei indarraren, mespretxuaren eta zaharkitutako legeen ustezko arrazoiarekin erantzun zaie Madrildik. Erreferendumaren kontrako bide errepresiboa jarri du martxan Espainiako gobernuak eta onartezina da».

Fotos

Vídeos