Auzoen arteko herri kirol ligan gaur arratsaldean hasiko da Bekoplazan

Herri kirolak Kaletxikiko festetan. /
Herri kirolak Kaletxikiko festetan.

Santakrutz, Etxeberrieta, Goiburu, Buruntza eta Sorabilla arituko dira

DV ANDOAIN

Arratsaldeko 20etan hasiko da gaur Bekoplazan auzoen arteko herri kirol liga. Bertan Santakrutzak, Etxeberrieta, Goiburu, Buruntza eta Sorabillako jai batzordeen arteko kirol proba egingo da. Santakruzetan, trontzan (2 lagun), ergometruan (lagun 1) eta ingudean (lagun 1) arituko dira.

Trontzan egurrari hiru xerra moztu behar dizkiote, ergometruan kilometro bat egin behar da, eta ingudean minutu bat inguru egingo dute.

Denbora kontutan hartuta, batetik bostera puntuatuko da proba bakoitza, eta horrela, auzoz-auzo, irabazlea Sorabillako jaietan ezagutuko da.

Azkeneko astetan entrenamenduak egin dituzte herri kirol liga honetan parte hartuko duten lagunek.

Jai batzorde bakoitza auzoko jaietako kamiseta edota zapiarekin jan-tzita agertuko da ligan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos