Andoaingo Guduak oraindik jendea behar du herritar gisa parte hartzeko

Gudua. Herritarrak joan den urtean egindako Andoaingo Guduaren antzezpenan.
Gudua. Herritarrak joan den urtean egindako Andoaingo Guduaren antzezpenan. / UNANUE

Antzezpena irailaren 16an egingo da eta azken entseguak datorren astean, asteazken eta ostegunean, Ondarreta ikastetxeko jolaslekuan

DV ANDOAIN.

Herriko talde ezberdinak prestaketetan dabiltza Andoaingo Guduaren antzezpena prest edukitzeko irailaren 16rako.

Larramendi Bazkuneko arduradunek adierazi dute oraindik jendea behar dutela herritar gisa parte hartzeko, baserritarrez jantzita soldaduak, antzezleak eta abesbatzako partaideak laguntzeko.

Herritarrek egin behar duten gauza bakarra da, antzezleekin batera bere haserrea adierazi oihu eginez. Herritar gisa parte hartu nahi dutenek azken bi entseguetara azal litezke informazioa jaso eta presta-tzera. Azken entsegu horiek izango dira irailaren 13an eta 14an, asteazken eta ostegunarekin, Ondarreta ikastetxeko jolaslekuan.

Era berean, irailaren 16an Andoaingo Guduaren antzezpena amaitu ondoren, amaiera afaria eta jaia izango da, gaueko 21:00etan, Ondarreta ikastetxeko jolaslekuan.

Parte hartzen duten herritarrek afarirako txartela (hogei euro) irailaren 13 eta 14ko Ondarretako prestaketa saio horietan erosi ahal izango dute.

Informaziorik behar izanez gero deitu 656 782 521 zenbakira.

Fotos

Vídeos