Andoaingo Euskaraldiako hamaikakoaren aurkezpena egin zen ostiralean

Euskaraldia. Ostiralean, Andoaingo Euskaraldiako hamaikako ekimena aurkeztu zen Ondarreta Ikastetxeko patioan. /  UNANUE
Euskaraldia. Ostiralean, Andoaingo Euskaraldiako hamaikako ekimena aurkeztu zen Ondarreta Ikastetxeko patioan. / UNANUE

DV ANDOAIN.

Andoaingo Euskaraldiako hamaikako ekimena ostiralean aurkeztu zen Ondarreta Ikastetxeko patioan eta bertan hamaika lagunek osatzen duten herriko Euskaraldia, Eñaut Egaña, Ana Carrero, Izaskun Aizpurua, Eugenio Delgado, Estebe Lopez de Munain, Oliva Caballero, Leire Rekalde, Ines Miron, Iñaki Zabaleta, Merce Brau eta Inma Cires egon ziren.

Ekimenaren helburua hizkun-tza ohiturak astintzea eta ohiko harremanetan euskara gehiago erabiltzea izango da, 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra egingo da eta horretarako bi rol proposatzen dira, ahobizi edo belarriprest izatea.

Andoainen, Euskaraldia

Andoainen 16 laguneko batzorde bat osatu da eta hamabost egunetik behin elkartzen da, astelehenetan, arratsaldeko 19:00etan.

Batzordeko koordinatzailea Ainhoa Aiertza andoaindarra da. Batzordean parte hartzeko andoain@euskaraldia.eus postara ida-tzi behar da.

Aiertzak adierazten du momentuz herriko elkarte eta dendariekin bilerak egiteko asmoa dutela, Euskaraldiaren ekimena azaltzeko zer den eta azaroaren 23tik abenduaren 3a bitartean parte hartu dezaten.

Sanjuanetan, ekainaren 23an eta 24an, jaietan parte hartuko duten taldeei gonbidatuko diete ahobizi edota belarriprest pegatina janztea eta argazkiak ere aterako dira.

Hurrengo ekimenak irailean zehar antolatu nahi dute.

Antolatzaileek «eskerrak» eman nahi diete «ostiralean aurkezpenera gerturatu zirenei: herriko kirol, kultur, elkarte gastronomikoa, gizarte mailako elkarte, ikastetxe eta norbanakoei. Baita ere aurkezpenean parte hartu zutenei: Txalaparta Eskolako kideak, Malen Otxoa, Ixiar Orexa, Ion Beloki bertsolaria, Mailu Arruti eta Katramila Antzerki Taldeko Urtzi eta Elenari».

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos