Diario Vasco

Andoaingo Udalak XXIX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egiten du

Andoaingo Udalak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzaz, XXIX. Rikardo Arregi Kazetaritza sarirako deialdia egin du, euskarazko kazetaritzaren kalitatea, bikaintasuna eta berrikun-tza bultzatzeko helburuarekin.

Sariak bi atal izango ditu: XXIX Rikardo Arregi Kazetaritza saria eta Kazetari Berria saria. Bi sari horiez gain, Epaimahaiaren Sari Berezia egiteko aukera eskura izango du epaimahaiak.

Sari nagusian 2016ko maiatzaren 7tik 2017ko maiatzaren 7ra bitartean egunkari eta aldizkarieta,n agerkari digitaletan edo irrati eta telebistan euskaraz plazaratu izan diren lanek daukate saria (9.000 euro) eskuratzeko aukera.

Kazetari Berria saria izeneko atala kazetaritzaren hastapenetan dabiltzanei zuzendutako saria da, eta bertan 2017an hogeita zazpi urte edo gutxiago izango dituztenek parte har dezakete. Atal honetako irabazleak 3.000 euro jasoko ditu.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate