Diario Vasco

KoopFabrika, ekintzailetza sozialerako programa datorren hilabetean jarriko da martxan

KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da. Formakuntza, saretzerako laguntza eta proiektuen jarraipena eskaintzen ditu. Hernanin, Kooperatzen esperientzia 2 urtez jarraian eman eta gero jauzia eman eta aurten hiru eskualdetan burutuko da programa modu bateratuan: Beterri-Burun-tzan, Debagoienan eta Oarsoaldean, tokian tokiko instituzio eta eragile lokalen inplikazioarekin.

Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Horretarako hiru profiletako jendeari zuzentzen zaio programa: proiektu edo ideiaren bat lantzen edo martxan jarri nahian direnak; orain arte elkarte forman jardunean aritu arren, profesionalizatu edo beste era batera antolatu nahi duten taldeak; eta enpresen baitako barne-ekintzailetza proiektuei dimentsio sozialetik ekiteko asmoa dutenak.

Formakuntzan arlo teoriko komuna lantzeaz gain, ekintzailetza sozialerako tresnen erabilpenean trebatu, martxan diren egitasmoei bisitak egin eta KoopFabrikatik irtendako proiektuei tutoretza eskainiko zaie garapen eta saretzerako.

Programan parte hartzea doakoa da. Datozen asteetan parte-hartzaileekin elkarrizketa fasea irekiko da, otsailaren 1ean formazioari hasiera emateko.

Proiektuaren inguruko berri izateko edo izena emateko: http://koopfabrika.eus webgunean, edo Twitter, Facebook eta Instagramen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate