Diario Vasco

XX. Martin Ugalde ipuin lehiketaren sari banaketa ekitaldia, gaur, Basteron

  • Ekitaldian, irabazleak ezagutzeaz gain, 20 urte horien errepasoa egingo da urte desberdinetako argazkien bidez

Kultura eta Hezkun-tza Sailak, gaur, arratsaldeko 18:30ean, Martin Ugalde ipuin lehiaketaren sari banaketa ekitaldia antolatuko du Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan.

Aurten, Martin Ugalde Orradre idazlearen izena daraman ipuin lehiaketa honek 20. urtea bete-tzen ditu. Hori dela eta, sari banaketa ekitaldian, aurtengo irabazleak ezagutzeaz gain, 20 urte horien errepasoa egingo dute urte desberdinetako argazkien bidez.

Kultura Batzordeak antolatzen duen lehiaketa honek gaztetxoen artean idazteko zaletasuna bultza-tzeko helburua du.

Bertan, Andoain, Aduna, Asteasu, Amasa-Villabona, Larraul eta Zizurkilgo 10etik 17 urteta bitarteko edozein neska-mutilek aurketu ahal izan dituzte euren ipuina, euskaraz idatzita.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate