Diario Vasco

'Gabon, Txirrita' antzezlana ikusteko azken aukera Basteron izango da

Xabier Letek idatzitako 'Gabon, Txirrita' antzezlana eskainiko du Urnietako Buruntza taldeak abenduaren 2an Andoainen, 21:30ean Bastero Kulturgunean. 111 Akademiak Kilkerren soka egitasmoaren baitan programatu du emanaldia, eta 2016an antzezlana ikusteko azken aukera izango da.

Txirritari eginiko epaiketa bat irudikatzen du Xabier Leteren obrak. Duela 34 urte Buruntza antzerki taldeak taularatu zuen Urnietan bertan, Xabier Letek berak zuzenduta. Orain, Txirritaren heriotzaren 80. urteurrena baliatu du Donostia 2016 kultur hiriburutzak obra hau berriro taularatzeko. Joxan Goikoetxearena izan zen obra berreskuratzeko ideia, eta berak jarriko dio musika zuzenean. Miren Gojenolak eta Mikel Laskurainek zuzendu dute antzezlana.

Irailaren 10ean antzeztu zuten 'Gabon, Txirrita' antzezlana Donostiako Trinitate plazan eta 29an bigarren emanaldia eskaini zuten Urnietan, Xabier Leteren herrian.

Abenduaren 2an Andoainen antzezpena ikusteko azken aukera izango da. Sarrerak salgai daude dagoeneko, 12 euroren truke, Ernaitza, Delgado eta Stop liburudendetan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate