Diario Vasco

Andoain Laburrean film lehiaketa martxan dago

Aurkezpena . Rodríguez, Aiertza, Romero eta iazko saridunetako bat.
Aurkezpena . Rodríguez, Aiertza, Romero eta iazko saridunetako bat.
  • Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Bideo eta Zine Eskolak antolatzen dute lehiaketa honetako bigarren edizioa

Andoaingo Udalak eta Bideo eta Zine Eskolak aurkeztu zuten atzo 'Andoain Laburrean' film laburren lehiaketaren bigarren edizioa.

Lehiaketan 16 urte baino gehiago duen (2016eko abenduaren 31rako 16 urte betetzen dituztenak), profesionala ez den eta Andoainen bizi, ikasi edo lan egiten duen edozeinek parte har dezake lehiaketan.

Filmak hizkuntz edukiren bat izatekotan (ahotsa, musika, elementu grafikoak...), honek euskarazkoa behar du izan. Gaia librea den arren, film laburrean Xabier Lasa Bergarak idatzitako eta Andoaingo Udalak argitaratutako 'Aita Manuel Larramendi' izeneko liburua azaldu behar da (zeharka zein istorioaren elementu garrantzitsu gisa). Interesa duen orok eskura dezake liburuaren alerik Andoaingo Udaleko Euskara Zerbitzuan, edo eska dezake 943 300 831 telefonoan eta bidaliko zaio.

Ikus-entzunezko lanek gutxienez 5 minutu eta gehienez 15 minutu iraungo dute (kredituak barne). Lanek argitaratu gabeak izan behar dute, beste inon (jaialdi, lehiaketa, zinema, telebista edo interneten) ikusi gabeak. Edozein generotakoa izan daiteke lana eta Andoaingo herriari aipamena egitea hobesten da.

Lanen aurkezpena

Lanak bi modutan aurkeztu ahal izango dira: My Air Bridge (www.myairbridge.com) bidez bidali daitezke bideoak euskarazerbitzua@andoain.eus postara edota Andoaingo Udaleko Euskara Zerbi-tzuan aurkeztu, astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:00etara.

Bideoaz gain, azaldu beharko dira taldekideen edo egilearen izena eta abizenak, jaiotze datak, Andoainekin duten harremana (bizi, ikasi edota lan egin), kontaktua eta film laburraren izenburua.

Lanak bakarkakoak edo taldekakoak izango dira eta partaide bakoi-tzak gehienez bi lan aurkez ditzake, bakarka zein taldeka bada ere. Aurkezteko artxibo motak mov, mpeg, flv eta wmv izan daiteke eta nahi den bereizmena izan dezakete lanek. Aukeran, 1.280 x 720 p (HD Ready) edo 1.920 x 1.080p (Full HD) bada hobe.

Lehiahetaren informazio gehiago, www.andoaindarraeuskaraz.eus webgunean, Andoaingo udaletxeko Euskara Zerbitzuan, edo Andoaingo Bideo eta Zine Eskolan. Lanak aurkezteko epea azaroaren 23a izango da. Irabazleak 300 euro jasoko ditu; bigarrenak, 200 euro; hirugarrena, 100; eta laugarrenak 75 euro.

Sari horietaz gain, saridun guztiek Elkar argitaletxeak eskainitako materiala ere jasoko dute.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate