Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ikasle-trukea. Austria eta Ingalaterrako ikasleek, La Salle Berrozpekoekin, ikastetxea eta euskal ohiturak ezagutzeko aukera izan dute.
Austria eta Ingalaterrako ikasleak egon dira La Salle Berrozpen

Austria eta Ingalaterrako ikasleak egon dira La Salle Berrozpen

MARIVI OLANO

Jueves, 27 de octubre 2016, 00:06

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Ikastetxeen artean egin ohi den nazioarteko ikasle-trukea gero eta maizago erabiltzen da tresna aberasgarri bezala, eta ez hizkun-tzari dagokionean soilik, baita bizi-esperientzia gisa ere. Urtero, beste herrialde batzuetako 25 ikasle etor-tzen dira La Salle Berrozpera, eta aldi berean, beste horrenbeste ikasle joaten dira ikastetxetik beste herrialde batzuetara helburu berarekin.

Hain zuzen ere, hilabete honetan, Gratz International Bilingual School ikastetxeko 2. Batxilergoko 15 ikasle austriar etorri dira ikastetxera, eta baita Andoainera ere, La Salle Berrozpeko ikasleekin bizi, ikastetxeko errealitatea eta euskal ohiturak ezagutu eta hizkuntza praktikan jartzeko helburuarekin.

Bestalde, La Salle Berrozpeko DBHko 4. mailako ikasleak, martxoan Basingstonen egon ondoren, 14 ikasle ingelesekin egon dira hemen, hain zuzen ere, Basingstone-ko Bishop Challoner Catholic Secondary School ikastetxekoekin.

Azkenik, La Salle Berrozpeko Diseinu zikloko ikasleak, Erasmus + programarekin Italiara joan dira (hain zuzen ere, Reggio Emiliara) E-Motive proiektua garatzera. Proiektu honen nondik norakoa hiru Diseinu eskoletako ikasleen arteko erronka garatzea da: Gasteizeko Egibide, Reggio Emiliako ITS Maker eta La Salle-Berrozpe.

Ikasleak inguruko enpresatan egon dira, eta baita Ferrari Factorian eta bertako museoan ere. Erronka gainditzeko, ikasleak bideokonferentzia bidez jartzen dira harremanean eta aerosorgailu bat diseinatu behar dute.

Otsailean, italiar ikasleak Andoainera etorriko dira.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios